XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ozta-ozta duzue astirik fraile-jantziak jarri eta txotinoez buruak estaltzeko, Kruptsch jangelara sartu aurretik.
- Ondo miatu leku hau goitik beheraino!- agintzen die bere gizonei.
Buru makur, Simone eta biok jangelara sartzen zarete Anai Michaelekin batera.
- Benetan protestatu beharra dut egiten ari...- esaten hasten da frailea.
- Zu isildu!- agintzen dio Kruptschek.
Pixkat geroago, esku hutsik itzultzen dira haren laguntzaileak.
- Nortzuk dira hauek?- galdetzen du Kruptschek zuek seinalatuz.
- Bi Anai - erantzuten dio Anai Michaelek lasai-lasai .
Isiltasun-botua dute egina.
- Ulertzen dut - aitortzen du Kruptschek.
Zakarki, irteteko keinua egiten die bere gizonei.
Zuri, berriz, lasaitasun-hasperenak ihes egiten dizu.
Bapatean, bira egin eta zure izena botatzen du Kruptschek.
Konturatu gabe, burua altxatzen duzu.
Eta berriro bizkor makurtzen duzun arren, beranduegi da.
Kruptsch adi-adi zegoen zure zain.
Haren gizonek menperatzen zaituztete Simone eta biok.